CLOSE
Back To Top

Horma-irudi tipografiko bat lokalaren sarreran. Ideia “ghost sign” faltsua sortzea da, obran indusketa egiterakoan ustekabean agertutako   horma-irudi zahar bat zela simulatuz. Duplex lokala 2014an ireki zuten   eta berarentzat horma-irudia egin genuen. Obra honetarako Lab Matic-ek barne-diseinua egin zuen, eta Duplexek bi

Tabakalera Donostiako Ubik Sorkuntza Liburutegian dagoen  horma-irudi interaktiboaren diseinua eta margotzea. Horma-irudiaren helbururik behinena Hirikilabs, Kultura Digitaleko  eta Teknologiako Laborategia, ezagutzera ematea eta Liburutegiaren erabiltzaileak hura bisitatzera gonbidatzea da. Forma garbiak dituen konposizioa sortzen da, espazioko gainerako elementu arkitektonikoekin harmonian bizi

Diseinua eta horma-irudia Bediako udal pilotalekuaren bi fatxaden gainean. Ordeken eta haitzen gailurren paisaiak oso ohikoak dira Euskal Herriko orografian. Konposizio figuratibo honek zutabeen egiturak azpimarratzen dituen lerro bertikalekin borrokatzen du.

Seinaletika Larrabe Oilotegian egin  genituen horma-irudien multzo baten atala da. Proiektuari korporatibotasuna emateko horma-irudi nagusitik ateratako elementu grafikoak inkorporatzen dira   seinaletikan. Irakurtzeko arazorik egon ez dadin kamioien zamalanetako kaiak ateen planoak ia erabat okupatzen dituzten zenbaki handi batzuekin errotulatu dira.

Esku hartze honekin gure proiektu gehienetan funtsezkoak diren bi alderdi erakutsi nahi ditugu: funtzionala eta estetikoa.  Horretarako, abiaburu moduan abesti famatu bat hartuta, B letra handi bat sortu genuen. Elementu horrek, alde batetik,  interes bisuala ematen zion fatxadari eta, hori

[twentytwenty][/twentytwenty] 2013an Alacant probintziako Deniako udalak “Urbanizarte” deritzon hiriko esku hartze proiektuan parte hartzeko hautatu gintuen. Horma-irudiaren diseinuan keinu bat egiten zaio hain ezaguna den Déniako eguraldi onari. Errefrauak esaten duen bezala, itsasotik hurbil kaio bat agertzeak eguna eguzkitsua izango dela  iragartzen