IXTEKO HORMA, HORMA-IRUDIA
Etxebizitza partikular baten ixteko hormaren gaineko horma-irudia. Obra honetan bezeroak oso argi zuen zein zen nahi zuen irudia eta, ondorioz, horma-irudiaren diseinua agindutakoa betez burutu zen.
EIDAL IDIOMAS, HORMA-IRUDIA
Harry Beck-en planoetan inspiratuta Eidal ingelesezko akademiako sarrerako horma-irudiak diseinatu eta pintatu genituen.
DUPLEX BILBAO, HORMA-IRUDIA
Horma-irudi monokromatikoa jatetxearen aldean. Horma-irudi honek gainerako elementu guztiak laguntzen ditu era orekatuan.
DUPLEX BILBAO, HORMA-IRUDI TIPOGRAFIKOA
Horma-irudi tipografiko bat lokalaren sarreran. Ideia “ghost sign” faltsua sortzea da, obran indusketa egiterakoan ustekabean agertutako horma-irudi zahar bat zela simulatuz. Duplex lokala 2014an ireki zuten eta berarentzat horma-irudia egin genuen. Obra honetarako Lab Matic-ek barne-diseinua egin zuen, eta Duplexek bi
TABAKALERA DONOSTIA, HORMA-IRUDI INTERAKTIBOA
Tabakalera Donostiako Ubik Sorkuntza Liburutegian dagoen horma-irudi interaktiboaren diseinua eta margotzea. Horma-irudiaren helbururik behinena Hirikilabs, Kultura Digitaleko eta Teknologiako Laborategia, ezagutzera ematea eta Liburutegiaren erabiltzaileak hura bisitatzera gonbidatzea da. Forma garbiak dituen konposizioa sortzen da, espazioko gainerako elementu arkitektonikoekin harmonian bizi
BEDIAKO UDALA, UDAL PILOTALEKUA
Diseinua eta horma-irudia Bediako udal pilotalekuaren bi fatxaden gainean. Ordeken eta haitzen gailurren paisaiak oso ohikoak dira Euskal Herriko orografian. Konposizio figuratibo honek zutabeen egiturak azpimarratzen dituen lerro bertikalekin borrokatzen du.
LARRABE OILOTEGIA, HORMA-IRUDIA
Proiektu honen helburua gizakien jarduera eta eraikina kokatuta dagoen inguruaren arteko oreka eta harmonia lortzea da. Horma-irudiak eta errotulazioa txapa korrugatuaren gainean margotuta daude.
LARRABE OILOTEGIA, SENALETIKA
Seinaletika Larrabe Oilotegian egin genituen horma-irudien multzo baten atala da. Proiektuari korporatibotasuna emateko horma-irudi nagusitik ateratako elementu grafikoak inkorporatzen dira seinaletikan. Irakurtzeko arazorik egon ez dadin kamioien zamalanetako kaiak ateen planoak ia erabat okupatzen dituzten zenbaki handi batzuekin errotulatu dira.
LET IT B
Esku hartze honekin gure proiektu gehienetan funtsezkoak diren bi alderdi erakutsi nahi ditugu: funtzionala eta estetikoa. Horretarako, abiaburu moduan abesti famatu bat hartuta, B letra handi bat sortu genuen. Elementu horrek, alde batetik, interes bisuala ematen zion fatxadari eta, hori
URBANIZARTE DENIA, HORMA-IRUDIA
[twentytwenty][/twentytwenty] 2013an Alacant probintziako Deniako udalak “Urbanizarte” deritzon hiriko esku hartze proiektuan parte hartzeko hautatu gintuen. Horma-irudiaren diseinuan keinu bat egiten zaio hain ezaguna den Déniako eguraldi onari. Errefrauak esaten duen bezala, itsasotik hurbil kaio bat agertzeak eguna eguzkitsua izango dela iragartzen